EKOSISTEMEN EGITURA
Biosfera, Ekosfera eta Ekosistemak.
1.- Sarrera: (84.)
Biosfera: Lurrean bizi diren izaki bizidun guztien multzoari Biosfera deritzo.
Ekosistema: elementu hauek osatzen dute Ekosistema:
a) leku jakin batean bizi diren izaki bizidunek
b) bizitoki fisikoaren ezaugarriak (ezaugarri fisikoak, kimikoak, klimatikoak ....) eta
c) bizitokiaren eta organismoen arteko harremanek.
Ekosfera: gure planetako Ekosistema guztien multzoa da. Ekosferaren "zati" bizia, Biosfera da.
2.- Ekosistemen osagaiak: (85.)
2.1- Biotopoa: Ekosistemaren aldagai edo ezaugarri fisiko, kimiko, geologiko, geografiko, klimatiko ... guztiak.
2.2- Biozenosia: ekosistema horretan eta une horretan bizi diren bizidun multzoa da.
2.3- Biotopoaren eta Biozenosiaren harremanak; harreman hauek ekosistemaren funtzionamendua bideratzen dute.

Ekosistema ariketa
Habitat-a: Ekosistema batean, espezie bateko indibiduoeek duten bizitokia da. Habitat batzu: basamortua, estepa, baso heze hostoerorkorra .... | Txoko ekologikoa: Espezie batek ekosistema batean burutzen duen eginkizuna, ofizioa edo ogibidea. Txoko ekologiko batzu: ekoizleak, kontsumitzaileak, deskonposatzaileak ... |
Materia eta energiaren erabileraren arabera, bizidunok ofizio edo txoko ekologiko desberdinak izaten ditugu ekosistemetan. Ofizio edo txoko ekologikoak hauek dira: (88.)
Ekoizleak: Hartzen dute karbono dioxido atmosferikoa, lurzorutik beste elementu kimiko batzu (N, P, S ..) eta eguzkitik iristen den argi-energia; hau guztiarekin, gorputzen materia organiko berria eraikitzen dute (ekoizten dute). (90.)
Kontsumitzaileak: Besteen gorputzeen materia organikoz elikatzen direnak.
Lehen mailako kontsumitzaileak : landareak janez elikatzen direnak. | Bigarren mailako kontsumitzaileak: Haragijaleak dira, belarjalez elikatzen dira. Batzu orojaleak dira (landarez eta belarjalez) | Hirugarren mailako kontsumitzaileak : Animalia haragijaleak eta belarjaleak jaten dituztenak (marrazoak, sugeak, arrano sugejalea ..) |
Ondoko irudian, ekosistema baten elementu guztiak, elkarekintzetan ikus ditzakezue:

Maila trofikoak ariketa
Maila trofikoak ariketa 2
Maila trofikoak ariketa 3
Harreman trofikoak. (Kate trofikoak eta piramide trofikoak) (88. ta 89.)
Eskubiko irudian, kate trofiko bat ikus dezakegu. Demagun zuk txekor-txuleta bat bazkaldu duzula; irudi hau eredutzat jota, osa ezazu "zure kate trofikoa" ahalik eta elementu gehienekin.
Ondoko irudian maila trofiko desberdinak identifikatu behar duzue:

Harreman biotikoak:
6.1- Harreman intraespezifikoa: espezie bereko indibiduoen artekoak (92.)
6.2- Harreman interspezifikoak: espezie desberdinen artekoak (92.)