Lurraren gainazaleko harrizko geruza solidoa Litosfera da eta zenbait plakatan zatituta dago: plaka litosferikoak.
Plaka mota desberdinak daude:
- kontinentalak
- ozeanikoak
- mistoak
Plaka litosferikoak mugitu egiten dira, mantuan sortzen diren konbekzio korronteei esker. Hiru higidura mota bereizten dira:
- elkarregandik bereizi
- elkarrengana hurbildu, talka egin
- elkarrekiko irristatu
PLAKA LISTOSFERIKOEN MUGAK
A) Ertz edo Muga dibergenteak (Dortsal ozeanikoak eta Rift-ak):
kasu honetan bi plakak bereizten ari dira, eta sortzen den tartetik litosfera berria sortzen da.Bereizten diren plakak ozeanikoak badira dortsal ozeaniko bat eratuko da eta, kontinentalak badira aldiz Rift-a.
Dortsal eta Riften eraketa erakusten duten bideoak
Dortsal ozeanikoak Artikulua

B) Ertz edo muga konbergenteak
Bi plaka elkartzean bat bestearen azpian hondoratzen da ( dentsitate handienekoa). Elkartzen diren plaka moten arabera egitura mota desberinak sortuko dira.
plaka ozeaniko-plaka ozeaniko: irla arkuak
plaka ozeaniko- plaka kontinentala: mendikate bolkanikoak ( perikontinentalak, Andeak)
plaka kontinentala-plaka kontinentala: kontinente barruko mendikateak ( Himalaya)
Azpiratze zonetan, magmaren sorrera
Ertz konbergenteak (Andinoa)
Ertz konbergenteak (Andinoa) (II)
Mendikate perikontinentalak sortzendira
Ertz konbergente ozeanikoa. Irla-arkuak .
Ertz konbergente kontinentala. Himalaya Mendikate barnekontinentalak sortzen dira.
C) Muga transformatzaileak:
Bi plakak alboetatik irristatzen dira.
.
Plaken arteko ertz edo muga motak
Plaken Tektonika: animazioa.
PUNTU BEROAK
